XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) ta orrelako gauza batzuek esan zizkiran; eta azkenean errukitu nintzan eta eman nion.
- Ez, esan zuan Sendatzailleak; sagar batek ez dio orrelako gaitzik egin.
Beste zerbait ere egin, edo eman diozu.
- Ez jauna, ez; ezertxo ere geyago ez.
Edan bai; ura eskatu ziran, eta eman egin nion.
-¿Sagarren ondoan ura? ¿Epela emango ziozun, ba?
- Ez Jauna; otza, ta sagarra ere gordiña.
-¿Sagar gordiña ta ur otza? ¿Zer geyago nai zenduan, ba, alaba iltzeko?.
¡Jesús, María ta Jose! ¡Alde, alde, alde...!.
Sendatzailleak etzuan itzik ere geyago esan; bañan emakume ayek, guztiak batera, eun eta bere aldikoak ama txatxu ari esan zizkaten.
Guztia, ordea, alperrikan....
Neska gau artan berean, miñaren miñez il zan....
Orain galdetzen det nik: ¿Ez al da neurria gauza guztietan bearra?.
Neurriari ez begiratu ezkero ¿zer gertatzen da?.